MUGATUA | MUGAGABEA | |
singularra | plurala | |
-A(REN)GATIK | -ENGATIK | -(r )(EN)GATIK |
MutilA(REN)GATIK SemeA(REN)GATIK NeskA(REN)GATIK | MutilENGATIK SemeENGATIK neskENGATIK | MutilENGATIK semeRENGATIK neskaRENGATIK José(REN)GATIK |
GALDETZAILEAK | ERAKUSLEAK | PERTZONA-IZORD |
No(ren)gatik Nortzu(en)gatik Zergatik Zeinengatik Zeintzuengatik Zenbate(n)gatik | Hone(n)gatik Horre(n)gatik Har(e/en)gatik Hauengatik Horiengatik Haiengatik | Ni(re)gatik Hi(re)gatik Har(e/en)gatik Gu(re)gatik Zu(re)gatik Zuengatik Haiengatik |
NORENGATIK kasuaren
1-Zergatia edo kausa adierazteko erabiltzen da nagusiki.
-NORENGATIK egiten duzu? ZuGATIKegin dut.
-ZERGATIK egin duzu? Nahi izan dudalako.
-AmaGATIK egin dut; beraGATIK izan ez balitz, ez nukeen egingo
-GurasoENGATIK ETORTZEN NAIZ
-ZERGATIK ez duzu nahi? Arrazoi askoRENGATIK
-NiGATIK ez kezkatu; niri berdin dit.
2-Perpaus kontzesiboak: sortzeko ere erabiltzen da, (ARREN eta NAHIZ ETA gisako egituren baliokide) aditz-partizipioari “-AGATIK” geituz
-Hobeto eginAGATIK ERE, ez digute gehiago ordainduko.
-Aita Santuak esanAGATIK ere, ez luke sinestuko.
-Berandu iritsiAGATIK ere, ez zuen trena galdu.
Ez nahaztu”-AGATIK”eta”-T(Z)EAGATIK” (porque…)
-berandu helTZEAGATIK galdu du trena. (heldu delako)
-berandu helduAGATIK, ez du trena galdu. (heldu ARREN)
-Zure boligrafoaRENGATIK emango dizut (te lo cambio por tu boligrafo)
3- Aurkaritza-perpausak sortzeko ere erabiltzen da, erakusleen gainean eraikitako zenbait esapideren bidez, hala ere lokailuaren baliokide gisa: HAATIK, HORRATIK, HORRATIO…
-Oso gastea da; badu, HORRATIK, zer irakatsirik
-Zuretzat, agian, atzegina izan daiteke; ez HORRATIK guretzat.
Esapide hauetako batzuk asandakoa biribiltzeko erabili ohi dira, eta maiz harridura-perpausetan aurki ditzakegu hitz idargarri gisa.
-amaitu egin dugu, HORRATIK!
HORREGATIK / HORRENGATIK
Bizidunak: honeNgatik, horreNgatik, hareNgatik
Bizigabeak: honegatik, horregatik, haregatik
-Mutil HORRENGATIK zigortu naute, berak esan die eta .
-Arrazoi HORREGATIK zigortu naute: berandu heltzeagatik.